Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat hil da eta lau zauritu dira AP-8an, Errenterian, izandako istripu batean

Ezbeharra 01:30 baino apur bat lehenago jazo da, Irungo noranzkoan, furgoneta batek eta kamioi batek talka eginda. Autobideko errei batek itxita jarraitzen du.

Horrela geratu da istripua izan duen furgoneta. Argazkia: @BomberosDonosti
Horrela geratu da istripua izan duen furgoneta.
AP-8an bart izandako istripuak hildako bat eta lau zauritu utzi ditu

0:35

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da eta lau pertsona zauritu dira bart AP-8an, Errenteria parean (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan, izandako trafiko istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 

Horren arabera, ezbeharra 01:30 aldera jazo da, kamioi batek eta furgoneta batek talka eginda. 

Kolpearen ondorioz, furgonetaren gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Haren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin bertaratutako osasun zerbitzuek. Furgonetan zihoazen beste lau pertsonak Donostia Ospitalera eraman dituzte. 

Autobideko hiru erreietatik bi (eskuinekoa eta erdikoa) itxita egon dira hainbat orduz, garabiak ibilgailuak bidetik kendu dituen arte. Gerora, 07:30 pasatxo zirenean, erreietako bat zabaldu dute

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak A-8 Autobidea Trafiko istripuen biktimak