Gizartea -

Eguraldia

Astelehenera arte luzatu dute abisu horia Euskadin, 37 gradura arteko tenperaturak espero baitira

Giroa eguzkitsua izango da, erdi mailako hodei batzuekin eta garrantzi gutxiko goi-hodeiekin. Barnealdean, maximoak 30 eta 35 gradu artean egongo dira, eta kostaldean 28 edo 30 gradu artean.

Hondartzak jendez gainezka. Argazkia: EFE.
Hondartzak jendez gainezka
Hondartzak jendez gainezka. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunetik Euskadin tenperatura altuengatik aktibatuta dagoen abisu horia astelehenera arte luzatuko da gutxienez; orduan, maximoak 37 gradu ingurukoak izan daitezke eta minimoak 19 gradukoak Ebro ondoko eskualdean.

Egun horretan, tenperaturak altuak izango dira autonomia-erkidegoko beste toki batzuetan ere, baina Ebro ondoko eskualdean baino baxuagoak. Iragite-eremuan 17 eta 35 gradu artean egongo dira; barnealdeko kantaurialdean 18 eta 30 artean eta kostaldean 19 eta 26 artean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astelehen arratsaldean iparraldeko haizea indartuko da eta tenperaturak behera egingo du.

Tenperatura altuengatik ezarritako abisu horia asteburuan ere egongo da indarrean: tenperatura maximoak 35 gradura iritsiko dira Ebro ondoko eskualdean, eta 33 gradura iragite-eremuan. Kantauri barnealdean 29 eta 30 gradu artekoak izango dira eta kostaldean ez dira 26 gradutik gorakoak izango.

Nafarroaren kasuan, Aemetek abisu horia aktibatuko du bi egunetan 13:00etatik 21:00etara. Larunbatean Erriberan eta erdialdean izango du eragina, eta igandean Pirinioetan ere bai. Tenperatura maximoak 39 gradura irits daitezke, unean-unean.

Astelehenera arte eguzkia eta beroa izango dira protagonista nagusiak
Astelehenera arte eguzkia eta beroa izango dira protagonista nagusiak
Astelehenera arte eguzkia eta beroa izango dira protagonista nagusiak

1:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda Bero-boladak