Gizartea -

bilboko aste nagusia

Bilboko Konpartsek gogorarazi dute edozein erasoren aurrean txosnak babes eta salaketa leku direla

Bilboko jaietan eraso mota gehiagori aurre egiteko protokoloak egokitu dituzte Konpartsek eta gogorarazi dute ez dela erasorik izango erantzunik gabe. Bilboko Mugimendu Feministarekin batera, gaur, Arriaga parean 19:00etan egingo den agerraldi feministara batzeko deia egin dute.

Bilboko Konpartsak autodefentsa feminista aldarrikatzen. Argazkia: Bilboko Konpartsak
Bilboko Konpartsak autodefentsa feminista aldarrikatzen. Argazkia: Bilboko Konpartsak
Bilboko Konpartsak autodefentsa feminista aldarrikatzen. Argazkia: Bilboko Konpartsak

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Konpartsek herriko jaietan edozein eraso (sexista, lgtbfobikoa eta arrazista) jasan dezaketen pertsonentzako arreta eta zainketa hobetzeko protokoloak egokitu dituzte eraso mota gehiagori aurre egiteko. Horrekin batera, edozein indarkeria motaren aurrean txosnak babes eta salaketa leku segurua direla gogorarazi nahi izan dute.

Jaietan edozein motatako erasori aurre egiteko dei egin dute eta, azpimarratu, ez dela erasorik izango erantzunik gabe.

Jendearentzat hurbilagoak eta ez hain bortitzak diren jai herrikoiak lortzeko asmoz, beste pegatina bat diseinatu dute lema berri honekin: "Ongi etorriak dira pertsona guztiak baina ez jarrera guztiak". 

Banderatxoak ere aldatu dituzte, indarkeria mota gehiago ikusgarri eginez, eta, gainera, erasoei buruzko kartela eguneratu da.

Era berean, Konpartsek errespetua eskatu diete pertsona guztiei, jaiaren une oro. "Aste Nagusia, eguna eta gaua guztion gozamenerako dira", aldarrikatu dute.

Gainera, Bilboko Mugimendu Feministarekin batera, gaur, abuztuak 18, Arriaga parean 19:00etan egingo den agerraldi feminista masiborako deia egin dute. Bertan, jaiak inolako erasorik gabe defendatzeaz gain, autodefentsa feminista aldarrikatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko jaiak gaur Zer gertatzen ari da Bilbon? Salaketak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Feminismoa