Gizartea -

Gobernu bilera

Lankidetzaren eta Elkartasunaren Lege berriak hainbat erakunde mailaren arteko aliantzak bultzatuko ditu

Gaurko onarpenaren ondoren, lege proiektua Eusko Legebiltzarrarera bidaliko dute, izapidea burutzeko.

Euskadik hegoaldeko herrialdeekin duen konpromiso solidarioa indartuko du arauak. Argazkia: Freepik
Euskadik hegoaldeko herrialdeekin duen konpromiso solidarioa indartuko du arauak. Argazkia: Freepik
Euskadik hegoaldeko herrialdeekin duen konpromiso solidarioa indartuko du arauak. Argazkia: Freepik

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu Kontseiluak Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Legearen proiektua onartu du gaur. Etorkizuneko legeak lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berri bat ezarriko du, egungo erronka globalei modu eraginkorragoan heltzeko helburuarekin. Horretarako, arauak indartu egingo du Euskadik hegoaldeko herrialde eta populazioekin duen ibilbidea eta konpromiso solidarioa.

Lege berri horrek aurreko 2007ko garapenerako lankidetzaren politika ordeztuko du, eta garapenaren eta justizia globalaren helburuen alde borondate, baliabide eta gaitasun gehiago mobilizatzeko gai izango den euskal lankidetza politika batean aurrera egitea du helburu. Gainera, arauak hainbat maila instituzional eta sozialen arteko aliantzak bultzatu nahi ditu, arazo konplexu eta interdependenteei aurre egiteko.

Horretarako, testu berriak euskal sektore publiko osoari eta gainerako eragileei dei egiten die politika solidarioaren alde. Hala, arauak aurrerapausoak ematen ditu erakundeen arteko koordinazio mekanismoetan eta finantzaketa mekanismoetan, % 0,7ko helburua indartuz.

Funtsezko aldaketak

Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Lege berriaren proiektuak aldaketa garrantzitsuak dakartza aplikazio eremuari dagokionez. Aurrekoa ez bezala, euskal administrazioaren hiru mailetara zabaltzen da –Euskadiko Administrazio Orokorra, hiru foru aldundiak eta toki administrazioak–, baita Euskal Herriko Unibertsitatera, EUDELera eta Euskal Fondora ere, besteak beste.

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat garapen iraunkorrerako politiken koherentziaren garrantzia da. Horren bidez, administrazioek beren erantzukizuna eta politikek ingurune hurbilean, beste herrialde batzuetan eta etorkizuneko belaunaldietan duten eragina aztertzea lortu nahi da. Ildo horretan, arauak mekanismo batzuk ezartzen ditu eraginkorra izan dadin.

Euskal lankidetzaren esku hartzeak lankidetzan aritzen diren herrialdeetako errealitateetara egokitzeko, lege proiektuak hainbat modalitate zerrendatzen ditu, giza garapen iraunkorra, ekintza humanitarioa eta gizarte eraldaketarako hezkuntza sustatzeari buruzkoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak