Gizartea -

Uda

Kantauri isurialdeak bero boladari izkin egingo dio, baina Erriberan tenperatura are gehiago igoko da gaur

Afrika iparraldetik datorren aire beroak batez ere Nafarroako Erriberan izango du eragina. Bertan maximoak 40 gradura iritsi ahal izango dira. Horregatik, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik.

Emakume bat Arga ibaian, bainua hartzen. Argazkia: EFE
Emakume bat Arga ibaian, bainua hartzen. Argazkia: EFE
Emakume bat Arga ibaian, bainua hartzen. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ia 20 graduko aldea egongo da itsasertzeko tenperatura maximoaren eta barnealdeko tenperaturaren artean. Bizkaia eta Gipuzkoa bero boladatik libratuko dira, baina ez Arabako eta Nafarroako hegoaldea.

Afrika iparraldetik datorren aire beroak batez ere Euskal Herriko hegoaldean izango du eragina, eta zehazkiago Nafarroan. Erriberan tenperatura are gehiago igoko da eta maximoak 40 gradura iritsi ahal izango dira.

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik. Zorionez, egunaren amaieran ziertzoa indarrez sartzeak bero-sentsazioa arinduko du bertan.

Kantauri isurialdean giroa leunagoa izango da, eta hodeiak eta ostarteak izango dira. Are gehiago, egunaren amaieran euria egin lezake ekialdean. Isurialde mediterraneoan eguna eguzkitsua izango da berriro. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura maximoak 2 edo 3 gradu jaitsiko dira, baina udako itxurari eutsiko diote; minimoek leunak izaten jarraituko dute.

Nola eragingo digu Euskal Herrian bero-boladak?
Nola eragingo digu Euskal Herrian bero-boladak?
Nola eragingo digu Euskal Herrian bero-boladak?

0:00

Asteazkenean ipar partean hodeiak ugariagoak izango dira eta euri pixka bate gin dezake noizbehinka. Hegoaldean giroa argiagoa izango da, erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Tenperaturak, oro har, behera egingo du, eta leku askotan 25 ºC azpitik geratuko da.

Nafarroa hegoaldean ziertzoa bizi ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da bertan; beroa jasangarriagoa izango da aurreko egunetan baino, eta beroenak 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Alerta meteorologikoak albisteak Eguraldia Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Uda Bero-boladak