Gizartea -

2012ko SANFERMINAK

Korrikalari mexikar bat salatu dute entzierroan korrika ari zela bere burua grabatzeagatik

Foruzaingoak gogorarazi du entzierroaren ordenantzak debekatu egiten duela entzierroan korrika zoazela mugikorrarekin grabatzen aritzea.

Korrilariak entzierroan. Argazkia: EFE
Korrilariak entzierroan. Argazkia: EFE
Korrilariak entzierroan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak korrikalari mexikar bat salatu du igande honetan, San Fermin jaietako hirugarren entzierroan korrika egiten ari zela mugikorrarekin bere burua grabatzen aritzeagatik.

Foru Poliziak gogorarazi du entzierroaren ordenantzak debekatu egiten duela entzierroan korrika zoazela zure burua grabatzea.

Gainera, Frantziako herritar bat atxilotu dute, erresistentziagatik eta desobedientziagatik, entzierroaren ibilbidea uzteko eskatu diotenean ukatu eta gero.

Bost zauritu, bat adarkadaz

Aurtengo sanferminetako hirugarren entzierroa arriskutsua izan da zezen taldea sakabanatu egin delako eta batzuk banan-banan iritsi direlako amaierara. Gainera, jendetza bildu da ibilbidean eta tentsio une asko bizi izan dira.

Lau korrikalari zauritu dira, eta horietako batek adarkada jaso du ezkerreko besoan, baina ongi dago. Gainerakoek kolpeak jaso dituzte, eta aurreko entzierroetan zauritutako inork ez du ospitalean jarraitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak