Gizartea -
8. edizioa
500 pertsonek hartu dute parte "Ongi etorri baserrira" ekimenaren azken edizioan
Bizkaiko eta Gipuzkoako 20 baserrik, hain zuzen ere, beren ateak ireki dituzte asteburu honetan, herritarrei lehen sektorera gerturatze aldera.
EITB MEDIA
Guztira 500 lagunek parte hartu dute asteburu honetan "Ongi etorri baserrira" ekimenaren zortzigarren edizioan, lehen sektorea herritarrei hurbiltzeko proiektuan.
Bizkaiko eta Gipuzkoako 20 baserrik, hain zuzen ere, beren ateak ireki dituzte asteburu honetan. Uztailaren 7an eta 8an baserrietako ateak zabaldu dituzte ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.
Aukera anitza eta handia izan da, egungo baserriaren errealitatea ezagutzeko eta bide batez, baserriak kokatuak dauden herri eta auzoak ezagutzeko eta nola ez, baserri familiekin goiza partekatzeko.