Gizartea -

Eguraldia

Zaparrada handiek eta beroak abisupean jarriko dute Hego Euskal Herria

Aemetek alerta laranja ezarri du gaurko Erriberan, oso prezipitazio handiengatik, eta abisu horia Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan. Euskalmetek, bestalde, gaurko abisu horia ezarri du Araban eta Gipuzkoa barnealdean. Bihar, gainera, beroa izango da protagonista kostaldean.

Euria. Argazkia: EFE
Euria.
Euria. Argazkia: EFE

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, osteguna, alerta eta abisu meteorologikoak aktibatu dituzte barnealdean zaparrada handiengatik, eta biharko abisu hori bat ezarri dute kostaldean, beroagatik.

Prezipitazio handiak barnealdean

Nafarroan, Aemetek alerta laranja ezarri du Erriberan, eguerditik aurrera, euriteengatik eta ekaitzengatik. Ordubetean 30 mm botatzea espero da, baita txingor handia eta haize bolada oso gogorrak.

Nafarroa barnealdean eta Pirinioetan abisu horia ezarri dute, ordu beretik aurrera, baina prezipitazioak txikiagoak izango dira.

Gainera, 15:00etatik 21:00etara, abisu horia egongo da aktibatuta Araban eta Gipuzkoa barnealdean. Euskalmetek ordubetean metro karratuko 15 litro pila daitezkeela ohartarazi du, bereziki EAEko ekialdean. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak. Gainera, haize bolada gogorrak eta txingorra ere espero da.

Ostiralean, tenperatura altuak

Euriteen ostean, beroa izango da protagonista. Izan ere, Euskalmetek abisu horia aktibatuko du kostaldean biharko, ostirala, 13:00etatik 18:00etara, oso tenperatura altuengatik. 33 graduko maximoak izan daitezke kostaldean, eta 34 gradukoak barnealdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak albisteak EAE Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ekaitzak gaur