Gizartea -

EGURALDIA 2023KO SANFERMINETAN

Euri mehatxua Iruñean txupinazorako

Iragarpen meteorologikoen arabera, sanferminetako lehen bi egunetan euria egiteko aukera handia dago, baina hurrengo egunetan eguraldiak hobera egingo du. AEMETek abisu horia ezarri du txupina jaurtikiko duten unerako.

Euria sanferminetan. Artxiboko irudia: EFE
Euria sanferminetan. Artxiboko irudia: EFE
Euria sanferminetan. Artxiboko irudia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxi geratzen da festa Nafarroako hiriburuan lehertzeko. San Fermineko txupinazotik ordu gutxitara AEMETek iragarri du uztailaren 6an, Iruñean, euria egin eta ekaitzak jo dezakela egunaren lehen zatian, iaz gertatu moduan. Egunak aurrera egin ahala, baina, arratsalde-iluntze partean, hobetzera egingo du.

08:00etatik 14:00etara ordubetean metro koadroko 20 litro bota ditzake bihar Iruñean (euria egiteko % 90ko probabilitatea dago), beraz, zorte kontua izango da ekaitzak txupinazoarekin bat egiten duen ala ez. Tenperaturari dagokionez, iragarpenak dio minimoak 15 ºC ingurukoak izango direla eta maximoak 28 ºC-koak.

Uztailaren 7rako, ostiralerako ere eguraldi ezegonkorra espero da, nahiz eta euri gutxiago egingo duen. Egunaren zatirik handienean zerua estalita egongo da eta azken orduetan zaparradaren bat bota dezake. Tenperaturak gora egin eta 30 ºC-tik gorako tenperaturak aurreikusi dira.

Asteburuari begira, eguzkia izango da jaun eta jabe Nafarroako hiriburuan eta beroa egingo du. Itxura guztien arabera, sanferminetako hurrengo egunetan ere eguraldia lagun izango dute sanferminetara gerturatzen direnek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala