Gizartea -
atxiloketa
Frantzian bi senitartekori eraso egin eta hiltzen saiatzeagatik bila ari ziren gizona Bilbon atxilotu dute
Gizona ekainaren 28an hartu zuten atxilo Espainiako Poliziak Bizkaiko hiriburuan dituen bulegoetan, bere egoera administratiboaz galdezka joan baitzen.
Agentziak | EITB MEDIA
Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu zuen ekainaren 28an, Bilboko Poliziaren Buruzagitza Nagusian, bulegora bere egoera administratiboaz galdezka joan, eta Frantzian haren kontrako euroagindu bat indarrean zela konturatzean, Espainiako Poliziak ohar batean jakinarazi duenez.
Agenteek susmo txarra hartu zioten gizonari, eta, hatz-marken artxiboan begiratu eta Hendaiako Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentroarekin (CCPA) kontsultatu ondoren, atxilotu egin zuten, Frantziako agintari judizialek emandako Atxilotzeko eta Entregatzeko Europako Agindua (OEDE) oinarri hartuta.
Bi senideri arma zuri batekin eraso egiteagatik bilatzen zuten; horietako bati lepoan ebakia egin zion. Euskadira etorri aurretik, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan asiloa eskatua zuen gizasemeak.
Atxilotutakoa Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentralera eraman zuten, Frantziako Estatuaren esku uzteko.