Gizartea -

Grand Départ Pays Basque 2023

Ongietorri apoteosikoa egingo dio Bilbok Tourrari Guggenheim parean, taldeen aurkezpen ofizialarekin

18:30etik 20:00etara egingo da taldeen aurkezpen ekitaldia, baina 17:00etatik dozenaka ekitaldi hartuko ditu Bizkaiko hiriburuak Abandoibarra pasealekuaren inguruetan, giroa berotzeko.

Bilbo, gaur. Argazkia: EFE
Bilbo, gaur
Dena prest Tourreko taldeen aurkezpen ofizialerako

0:00

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apoteosikoa. Halako ongietorria egin nahi dio Bilbok Frantziako Tourrari, taldeen aurkezpen ofizialarekin. Abandoibarra pasealekuak (Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko tarteak) hartuko ekitaldi nagusia, eta adin tarte guztietako publikoarentzako ikuskizuna izango da. EITB Taldeak zuzenean eskainiko du  hasieratik amaieraraino, 200 herrialdetara zabalduko duen emankizunarekin.

18:30etik 20:00etara egingo da taldeen aurkezpena, baina 17:00etatik dozenaka ekitaldi hartuko ditu Bizkaiko hiriburuak Abandoibarra pasealekuaren inguruetan, giroa berotzeko. Besteak beste, Frantziako Tourrean parte hartu duten euskal txirrindulariak omenduko dituzte, eta aurtengo protagonista handiak oholtzara igo aurretik, zaleen txalo artean hartuko dituzte Joane Somarriba, Agurtzane Elorriaga, Miguel Mari Lasa, David Etxebarria, Abraham Olano, Marino Lejarreta, Iban Mayo, Roberto Laiseka, Julian Gorospe, Juan Manuel Garate, Fede Etxabe, Javier Murgialdai, Jose Nazabal, Igor Gonzalez Galdeano, Haimar Zubeldia, Amets Txurruka, Igor Anton, Iker Camaño, Unai Osa, Beñat Intxausti, Jon Unzaga eta Iñaki Gaston.

Txirrindulariek Euskalduna Jauregitik Guggenheimerako bidea egingo dute, joan-etorria. Ikuskizun nagusia, berriz, museoaren atarian egingo da. Herritarrek doan ikusi ahal izango dute dena, baina antolatzaileek jendearen sarrera-irteerak kontrolatu egingo dituzte, baimendutako gehieneko edukiera zaintzeko. Hesituta egongo da inguru guztia, eta 16:00etatik aurrera sartu ahal izango da bertara. Hiru pantaila handi ere jarriko dira ibilbide osoan, ekitaldi nagusia zuzenean jarraitu ahal izateko.

Aurkezpenak amaitutakoan, musikak hartuko du lekukoa, 22:00ak arte. Hala, Oihan Vega DJa, Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai eta Neomak taldeen lanaz gozatuko dute bertaratzen direnek.

Horrek guztiak aldaketak eragingo ditu hiriko trafikoan. Abandoibarreko sarrera-irteerak eten egingo dira ibilgailuentzat (Jesusen Bihotzetik Uribitarteko biribilguneraino), 09:00etatik 23:00etara. Garraio publikoa erabiltzea aholkatu dute antolatzaileek.

Bestalde, goizean Tourreko Fan Park zaleentzako gunea inauguratu dute Areatzako parkearen inguruan. Gune irekia  da, doakoa, eta txirrindularitzarekin zerikusia duten ekintzak egongo dira bertan. 

Etapa jarraitzeko pantailak, tailerrak, jateko guneak eta erakustaldiak Areatzan, larunbatera arte
Etapa jarraitzeko pantailak, tailerrak, jateko guneak eta erakustaldiak Areatzan, larunbatera arte
Etapa jarraitzeko pantailak, tailerrak, jateko guneak eta erakustaldiak Areatzan, larunbatera arte

1:20

Halaber, Bilboko Arte Ederren Museoak 2023ko Tourraren irudia aukeratzeko lehiaketaren kartel finalisten erakusketa hartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirol-albisteak gaur Txirrindularitza Frantziako Tourra UCI World Tour Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EITB Taldea