Gizartea -

Zaporeak

Igandean ospatuko da Koxk! festa gastronomiko eta solidarioaren seigarren edizioa

Festaren helburua dirua biltzea izango da, Zaporeak Proiektuak errefuxiatuei laguntzen jarrai dezan.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Irudia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren igandean, uztailak 2, Koxk! festa gastronomiko eta solidarioaren seigarren edizioa ospatuko da Donostiako Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan, Egin koxk elkartasunari! lelopean. Festaren helburua dirua biltzea izango da, Zaporeak Proiektuak errefuxiatuei laguntzen jarrai dezan.

Antolatzaileek prentsa ohar batean azaldu dutenez, 60 postu jarriko dira plazan zehar, tabernek, jatetxeek eta elikadura enpresek doan emandako pintxoak eta produktuak dastatzeko. Guztira, 10.000 pintxo baino gehiago egongo dira salgai jendeak gozatzeko. Hainbat sukaldari ere bertan izango dira, zuzenean prestatzen.

Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Aitor Mendizabalen bertsoekin eta Ereintza Dantza Taldearen aurreskuarekin.

Pintxoak dastatzearekin batera, Idiazabal Gaztaren Juan Mari Arzak Sari Nagusia ospatuko da Bernart Etxepare plazan, Idiazabal Gazta jatorri-izenaren lankidetzarekin.

Zaporeak Proiektuak ere aukera hau aprobetxatuko du proiektuari bere lanean lagundu dioten hainbat pertsona eta enpresaren ekarpena eskertzeko, 13:30ean egingo den ekitaldi xume batekin: Pedro Subijana, Juanjo Alvarez, Fernando Barcenas, Gipuzkoako Elikagai-bankua, Fagor, Maskarada, Albaola, EITB, Salto Systems eta Aitor Santamaria Sukaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak