Gizartea -

Gipuzkoa

Tolosako hainbat gune argindarrik gabe geratu dira matxura baten ondorioz

Udalak "arazoa azkar konpontzeko" eskatu dio Iberdrolari, "etxebizitza, denda eta lantokietako ohiko jarduera" lehenbailehen berreskuratu ahal izateko.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako hainbat gune hornidurarik gabe geratu dira gaur (astelehena) goizean, Alegiako (Gipuzkoa) azpiestazioan izandako matxura baten ondorioz.

Udalak jakinarazi duenez, "arazoa azkar konpontzeko" eskatu dio Iberdrola konpainia elektrikoari, "etxebizitza, denda eta lantokietan izan ohi den jarduera" lehenbailehen berreskuratu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak