Gizartea -

Sanferminetako balantzea

Sanfermin jai 'lasaiak'; 710 lagun artatu dituzte

2012. urteko 8 entzierroetan 400 lagun inguru artatu dituzte. Osasun kontseilariaren arabera, balantzea "oso positiboa" da.

Gurutze gorriko langileak entzierroan zauritutako lagun bat artatzen. Argazkia: EFE
Gurutze gorriko langileak entzierroan zauritutako lagun bat artatzen. Argazkia: EFE
Gurutze gorriko langileak entzierroan zauritutako lagun bat artatzen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanferminak osasunaren ikuspuntutik "oso lasaiak" izan direla esan du Marta Vera osasun kontseilariak eta denera, 710 lagun artatu dituzte ospitaletan.

Horietatik, 38 entzierroekin lotuta egon dira. 4 adarkadaz zaurituta eta horietatik 2 oraindik ospitalean daude.

Artatu dituzten beste 671 lagunen artean, ia erdia kolpe eta zauriengatik egon da ospitalean, % 46,5. Erasoengatik % 15,2 eta azkenik, alkohol gehiagi edateagatik, % 7.

Lagun gehien artatu dituzten eguna larunbata izan da, uztailak 7 (141 lagun) eta gutxiena, berriz, ostirala (49).

Uztailak 6tik 13ra, Larrialdietarako zerbitzuek 594 anbulantzia mobilizatu dituzte, eta asteburuetarako jarri ohi duten Lehen Arretarako Unitateak 213 pertsona izan ditu. Horietatik 20 adingabekoak. 89 alkohol gehiegi edateagatik, 64 zauriengatik eta 14 kolpeengatik.

2012ko datuak aurreko urtekoaren antzekoak dira. Verak berretsi duenez, "oso datu positiboak dira".

"Munduko festarik onenak" Enrique Maya Iruñeko alkatea ere pozik azaldu da "munduko festarik onenak" positiboak izan direlako eta iruindarrek tradizioei emandako babesa eskertu du.

San Ferminen zortziurrenan egon ostean, Mayak soilik istilu bakan batzuk egon direla aipatu du, besteak beste, Riau-riauen gertatutakoa, garbitzaile bati eginiko erasoa, taberna batzuetako liskarrak eta sexu-eraso saiakera bat.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea