Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Ekaitzak Euskal Herrian, hauteskunde osteko itunak eta Tourra Legebiltzarrean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bilbo, artxiboko irudi batean
Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ekaitzak Euskal Herrian: Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, asteazken goizean zaparrada txikiak botako ditu isurialde atlantikoan; arratsalde-gau partean, berriz, trumoi-ekaitzak eta zaparrada handiak.

- Hauteskundeen osteko itunak: Oraindik eratzeke dauden hainbat erakundetako gobernuak osatzeko negoziazio betean daude alderdi poitikoak, tartean, Nafarroan. Lurralde horretan, Geroa Baik iragarri du ez dela joango gaurko PSNk deitu duen bilerara, Foru Gobernua eratzeko elkarrizketa errondan. Zurekin Nafarroa eta Geroa Bai deitu ditu batzar batera PSNk.

- Tourrari buruzko azalpenak, Eusko Legebiltzarrean: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, EH Bilduk eskatuta, Frantziako Tourraren antolakuntzari buruzko azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantziako Tourra Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Nafarroan Araba Eusko Legebiltzarra argazkiak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua