Gizartea -

Suteak

Inoiz ez ikusitako suteak itzaltzeko modu berriak

2022an Balmasedan izandako sute handia leherkorra ere izan zen, lurraldean inoiz ikusi ez bezalakoa, eta lezioak ekarri zizkien sua itzaltzeko lanean aritzen direnei. Ondorioz, prebentzioa eta suari aurre egiteko modua aldatu dute.

Sute arriskua.
Sute arriskua.
Sute arriskua.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balmasedako 2022ko urriko suteak, erretako hedadurari dagokionez azken 30 urteetako handiena izateaz gain, leherkorra eta muturrekoa izan zen. Inoiz ikusi gabeko sute mota berri bat heldu zen lurraldera.

Sute mota hori ohikoagoa izan liteke etorkizunean Europako hegoaldean. Horregatik, Bizkaiak garai berrietara egokitu du suteen aurkako larrialdi plana (INFOBI), eta, beste prebentzio lan batzuen artean, lurraldearen azterketa indartu dute, sutea gertatuz gero arazo handiak sor ditzaketen puntu kritikoak identifikatzeko.

Orografia (haranaren hondoan sortutako suteak azkar zabal daitezke), lehortea (landaredi lehorra erregaia da) eta meteorologia egokia (arriskurik handiena haizeak eta tenperatura altuek sortzen dute) elkartzen direnean, sute arriskua izateko baldintza ezin hobeak daude.

Sute arriskua izateko gakoak
Sute arriskua izateko gakoak
Sute arriskua izateko gakoak

2:08

600 pertsona inguru koordinatzen dituen plan berrian, lurraldearen azterketa indartu da, plangintzan eta prebentzioan erabiltzeko, eremu kritikoetan arreta jarrita. Orain, Foru Aldundia eskualde bakoitza aztertzen ari da. Gainera, sutea gertatzen denean ere erabiltzen da analisia, sua itzaltzeko ardura duen taldeari aholkuak emateko.

Berrikuntza gisa, INFOBIk makina astunak ekarri ditu, prebentzioan erabiltzeko zein sua itzaltzeko lanetan zuzenean jarduteko.

Makina handiak suteen kontra.

Makina horiek suari zuzenean eraso diezaiokete, lurra mugituz eta garrak estaliz, baita bide seguruak sortu ere, sugarrei zeharka eraso egiteko. Gainera, Carlos Uriagereka Bizkaiko Mendien Zerbitzuko buruak azaldu duenez, erretzen ari den lekuan bertan lanean ari diren langileak babesteko erabil daitezke, behar izanez gero.

Makina astunak ere baso suteak itzaltzeko erabiltzen dira
Makina astunak ere baso suteak itzaltzeko erabiltzen dira
Makina astunak ere baso suteak itzaltzeko erabiltzen dira

1:34

Planak, halaber, baso suteen kausei buruzko ikerketak indartu ditu, prebentzioan lagundu baitezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia