Gizartea -
Memoria historikoa
Gernikako ospitale militarrean hildako preso errepublikanoak oroitu dituzte
Zalloko hilerrian, 1938tik 1940ra hildako 269 gerra-presoak gogoan izan dituzte, azkenengoa hil zenetik 83 urte igaro denean.
EITB MEDIA
Gernikan, 1938tik 1940ra bertako ospitale militarrean hildako 269 gerra-preso errepublikanoak oroitu dituzte gaur, ekainaren 3an, Zalloko hilerrian.
Urte haietan egon zen zabalik gerra-presoen ospitale militar hura, garai bateko Agustinoen kolegioan. Bonbardaketak herria birrinduta utzita zuen, eta hondakin horietatik urrun zegoen eraikina. Hala, Espainiako Estatuko hainbat kontzentrazio-eremutatik ekarri zituzten hara gaixotasun infekziosoak zituzten presoak.
Pasarte beltz hura gogora ekartzeko asmoz, omenaldia egin diete gaur Zalloko hilerrian ospitale hartan haien senideek non zeuden jakin gabe hil ziren 269 presoei.
Horien guztien izen-abizenak bilduta dituen plaka bat jarrita dago hilerrian, biktima horiek memorian gordeta izateko asmoz.