Gizartea -
IKERKETA ZABALIK
Haurdun zegoen emakume baten eta 3 urteko semearen gorpuak aurkitu dituzte Granadako etxebizitza batean
Larrialdi zerbitzuek senarraren dei bat jaso dute zerbait gertatu dela ohartaraziz eta polizia bertaratzean, ama-semeen gorpuak aurkitu dituzte.
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Granadako suhiltzaileek emakume baten eta haren hiru urteko semearen gorpuak aurkitu dituzte gaur goizean, Las Gabias (Granada) herriko etxebizitza batean.
Antza denez, pilotoa den senarrak Baleeretatik deitu du Andaluziako 112ra 09:10 aldera, bere etxean lapurretaren bat edo izan ote den ohartaraziz.
Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu direnean, haurdun zegoen emakumearen gorpua aurkitu dute eta ondoan, hiru urteko semea.
Ikerketa ireki dute heriotzak nola gertatu diren argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea