Gizartea -

Bilbo

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, botila batekin beste bati eraso egiteagatik

Biktima Basurtuko Ospitalera eraman dute, lepotik odola zeriola.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du igande honetan Bilbon, lesio-delitu bat egotzita, kalean beste gizon bati botila batekin lepoan eraso egin ostean. Goizeko sei eta erdiak aldera gertatu da erasoa, Mesedeetako kaian.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hainbat patruila bertaratu dira borroka baten berri jaso ostean. Bertan, gizon bat aurkitu dute lurrean botata, lepoan odola zeriola eta esku batean beste zauri batzuk zituela.

Agenteek zauritua artatu dute anbulantzia bat iritsi arte, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Antza denez, aurretik, erasotzailearekin eztabaidatu du, eta ihes egin aurretik, hautsitako botila batekin eraso dio.

Handik gutxira, beste polizia-talde batek ustezko egilearen deskribapen fisikoarekin bat zetorren gizon bat aurkitu du. Susmagarriak ubelduraren bat eta odol-arrastoak zituen arropetan, eta borroka batean parte hartu duela aitortu du. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu eta epailearen esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak