Gizartea -

HEZKUNTZA

Hezkuntza legearen proiektua lege bihurtzeko bidean da, adituen ekarpenekin

Asteartean bertan, hezkuntzako eragileen lehen iritziak entzun ahal izango dituzte Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde parlamentarioek, Hezkuntza Batzordean.

Eskola bat, ikaslerik gabe. Artxiboko argazkia: EFE
Eskola bat, ikaslerik gabe. Artxiboko argazkia: EFE
Eskola bat, ikaslerik gabe. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza legearen proiektuak datorren astean ekingo dio lege bihurtzeko bideari Eusko Legebiltzarrean, sektoreko adituen ekarpenekin. Ildo horretatik, asteartean bertan, hezkuntzako eragileen lehen iritziak entzun ahal izango dituzte Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde parlamentarioek, Hezkuntza Batzordean.

Egun horretan, hainbat ordezkari hartuko dituzte bertan: Hezkuntza Ikerketa Ebaluatzeko Euskal Erakundea, Hezkuntza Saileko Ikuskaritza, Hezkuntza Fakultatea eta Berritzeguneko ordezkariak, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak apirilaren 25ean onartu zuen Hezkuntzari buruzko lege-proiektua. Printzipioz, EAJ eta EH Bildu bakarrik daude pozik proiektuarekin, baina koalizio abertzaleak ñabardurak ditu.

Elkarrekin Podemos-IU koalizioak irmo kritikatu du edukia, eta osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri du. PSE-EEk "desadostasun" batzuk ditu proposamenarekin, Eusko Jaurlaritzak lege-proiektua onartu arren.

PP eta Vox, berriz, proiektuaren aurka agertu dira, besteak beste, euskara gaztelaniaren aurretik lehenesten duela iritzita.

Hezkuntza legearen proiektua: ardatzak eta jomugak

Jaurlaritzak adostu duen testuak hizkuntza-ereduen sistemari eusten dio, baina ikastetxe bakoitzak bere "errealitate soziolinguistikora" egokituko ditu, ikasleek gutxienez B2 maila izan dezaten, gaztelaniaz zein euskaraz, Bigarren Hezkuntza amaitzerakoan.

Iragarritakoaren arabera, hilabeteko atzerapenarekin iritsi zen arau-proposamena Legebiltzarrera, baina Eusko Jaurlaritzaren nahia betez gero, legea legegintzaldi honetan bertan onartuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak Gizartea EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Vox