Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira emakume baten hilketa, Fuerteventuran
Gizonezko bat eta emakume bat, biak turista atzerritarrak, hilda aurkitu zituzten, indarkeria zantzuekin, Pajarako hotel batean.
agentziak | eitb media
Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak ikerketa abiatu du Fuerteventuran hilda aurkitu duten 42 urteko emakume baten heriotzaren harira, indarkeria matxista kasu bat izan ote den argitzeko.
Baieztatzekotan, 13 izango dira Espainiako Estatuan genero indarkeriagatik hildako emakumeak 2023an, eta 1.197 2003tik.
Gizonezko bat eta emakume bat, biak turista atzerritarrak, hilda aurkitu zituzten, indarkeria zantzuekin, Pajarako hotel batean, eta horixe da Guardia Zibila ikertzen ari den azken kasua.
Gainera, aurreko astean 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Benidormen (Alacant), bere 36 urteko emaztea balkoitik behera erori eta larri zaurituta geratu ostean.