Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Logroñoko taldekako sexu erasoagatik atxilotuetako beste bi gazte zentro itxian sartzeko agindu du epaileak

Horrela, bada, lau dira guztira adin txikikoentzako zentroetan sartu dituzten gazteak, 12 eta 13 urteko bi neskato taldean bortxatzeaz akusatuta.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Logroñon 12 eta 13 urteko bi neskari sexu erasoa egitea leporatuta atxilotu zituzten bost adingabeetako beste bi adin txikikoen zentro batean sartzeko agindua eman du epaileak. Horrela, bada, lau dira guztira kasu honetan inplikatuta egoteagatik zentro itxietan sartu dituzten gazteak.

Hasiera batean, baldintzapean aske utzi zituen epaileak bi adingabeko horiek, biktimengana gerturatzea eta haiekin harremanetan jartzea debekatuta. Ikerketak aurrera egin du, ordea, eta azkenean adingabekoentzako zentro batera bidaltzea erabaki du, biktimek identifikatu egin baitituzte.

Bien bitartean, Poliziak beste hiru gazteren parte-hartzea ikertzen jarraitzen du. Horietako bat 14 urtetik gorakoa da, eta sexu erasoan izan duen inplikazio maila argitzeko ikertzen jarraitzen dute. Beste bi, berriz, 14 urtez azpikoak dira, eta, ondrorioz, ezin zaie deliturik inputatu. Gurasoen tutoretzapean utzi dituzte.

Gazteek Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu zuten asteazkenean, Polizia Nazionalak asteartean identifikatu eta atxilotu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Delituak albisteak Espainia albisteak Gizartea albisteak Indarkeria matxista Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Sexu erasoak Logroño azken ordukoa