Gizartea -

Iruzurra Zornotzan

Bidaia-agentzia itxi eta 80 lagun oporrik gabe utzi dituzte

80 pertsona baino gehiago kaltetu ditu bidaia-agentzia baten bat-bateko itxierak, Zornotzan. Kaltetuek, bidaietako dirua berreskuratzeko plataforma bat sortu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzan bidaia-agentzia bat itxi dute eta herriko 80 pertsona baino gehiago oporrik gabe eta horien truke ordaindutako dirurik gabe geratu dira. Ostiralean, aurretiaz bezeroei inolako abisurik eman gabe, itxi zuten agentzia eta oraindik ez dira ezagutu bat-bateko itxieraren arrazoiak. Kaltetuen artean, datorren asteburuan ezkonduko den bikote bat dago eta eztei-bidaiarik gabe geratu dira. Kaltetuek (80 pertsona baino gehiago) batzea eta itxierak eragin dizkien galerak berreskuratzeko plataforma bat sortzea erabaki dute, gaur Efe agentziari esan diotenez. Taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, saltokia itxi ondoren, bidaia-agentziaren jabeak Udaltzaingoari bueltatu zizkion bidaiari batzuen pasaporteak. Bezeroei gutun bat bidali zien, euren sarreren dirua agentziaren aseguru-etxeari eskatzeko esanez. Bestalde, Zornotzako Udaltzaingoak salaketa bateratua jartzeko plataforma sortzeko gomendatu die kaltetuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea