Gizartea -

VII. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

Zupiria: "Euskararen hazkundea gazteenetatik ari da zabaltzen"

Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren esanetan, inkestaren datuek berresten dute "gizarteak euskararen alde egindako apustua sendoa izan dela eta sendoa izaten jarraitzen duela gaur egun ere" .

Bingen Zupiria sailburua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Bingen Zupiria sailburua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Zupiria: ''Euskara hizkuntza gaztea da, eta horrek normalizazio prozesuan garrantzi handia du''

1:08

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen ezagutzak % 12,1 egin du gora EAEn azken 30 urteotan, 419.221etik 680.629ra. Euskara dakiten horietariko gehienak gazteak dira, 16 eta 24 urte artekoak. Adin tarte horretan, hamarretik zazpik baino gehiagok (%74,5) dakite euskaraz. Aitzitik, arnasguneetan ezagutzak behera egin du 1991tik: % 88,2tik %78,5era.

VII. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkezteko gaur goizean Donostiako Tabakaleran egin den prentsaurrekoan, Bingen Zupiriak adierazi du edozein hizkuntza gutxituren biziberritzean egon litekeen daturik onena dela gazte belaunaldiak euskara ezagutzea.

Azaldu duenez "euskararen hazkundea gazteenetatik ari da zabaltzen". Gizarteak azken hiru hamarkada hauetan egin duen apustu sendo baten adierazlea ere bada hau guztia", gaineratu du.

Zupiria sailburuak adierazi duenez, "Euskararen legeak, gizartearen aldeko adostasunak eta ibilbidean jarritako baliabide askotarikoek lagundu dute euskararen biziberritze prozesua positiboan. Datu hauek berresten digute gizarteak euskararen alde egindako apustua sendoa izan dela eta sendoa izaten jarraitzen duela gaur egun ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak