Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Arku Atlantikoaren bilera Gasteizen, pentsioen erreforma eta Oscar Sariak 2023

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean
Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean
Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Arku Atlantikoaren bilera Gasteizen: Arku Atlantikoaren Batzordea osatzen duten Kantauriko eskualdeek bilera egingo dute, gaur, Gasteizen, Iñigo Urkullu lehendakariak deituta. Besteak beste, eskualde horien eta Europaren arteko trenbide, argindar, gas eta hidrogenozko loturak bultzatzeko estrategiak aztertuko dituzte.

- Pentsioen erreforma: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazio-astea abiatuko du gaurtik, baraualdi-itxialdi batekin hasita, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko. Ostiralera bitartean protestak eta adituekin mahai-inguruak prestatu dituzte, eta datorren larunbatean, martxoak 18, Bilbon izango den manifestazio batekin itxiko dute astea.

- Oscar Sariak 2023: "Everything everywhere all at once" film biziak erabateko nagusitasuna agertu du gaur, Oscar sarien 95. edizioaren galan, eta irabaz zitzakeen hamaika sarietako zazpi bereganatu ditu, besteak beste, zuzendaritza onenarena (Daniel Scheinert eta Daniel Kwan), jatorrizko gidoi onenarena, editatzen onenarena, emakumezko aktore onenarena (Michelle Yeoh), bigarren mailako emakumezko aktorearena (Jamie Lee Curtis) eta bigarren mailako gizonezko aktore onenarena (Ke Huy Quan).

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Oscar Sariak 2024 Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua bideoak Frantzia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Kantabria gaur Pentsioak Frantziako Gobernua