Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Zazpi lagun atxilotu eta 13 biktima askatu dituzte Bizkaian, sexu-esplotaziorako sare bat deseginda

Guardia Zibilak burutu du operazioa Bilbon, Barakaldon eta Fruizen. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak esan duenez, biktima guztiak "muturreko zaurgarritasun egoeran" zeuden.

Zorroza, atzo. Argazkia: EFE
Zorroza, atzo.
Zorroza, atzo. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona atxilotu eta 13 biktima askatu dituzte Bizkaian, sexu-esplotaziorako sare bat deseginda. Barakaldon, Bilbon (Zorrotza auzoan) eta Fruizen egin ditu atxiloketak Guardia Zibilak. 

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez, emakumeak euren borondatearen kontra atzeman eta sexualki esplotatzen zituzten. Biktima guztiak "muturreko zaurgarritasun egoeran" zeudela jakinarazi du aipatutako iturriak.

Atxilotutakoen artean, gizonezko proxenetak eta biktimak "zelatatzeaz eta kontrolatzeaz" arduratzen ziren emakumezkoak daude.

"Alipar" goiburupean egiten ari diren operazioa zabalik dago oraindik. Bilboko 6 zenbakiko Instrukzio Epaitegia ari da ikerketa zuzentzen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak