Gizartea -

Murrizketak

Katalunian euro bat ordaindu behar da jada, errezeta bakoitzagatik

Neurria aitzindaria da Espainia osoan. Artur Masen Gobernuak urtean 100 milioi euro biltzeko asmoa du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian larunbatean hasi dira CatSalut Kataluniako Osasun Zerbitzuak emandako errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzen. Neurria Rajoyren Gobernuak ezarritako koordainketa baino astebete lehenago jarri dute martxan.

Tasa berriari esker, Kataluniako Osasun Sailak urtean 100 milioi euro biltzea espero du. Neurri indarrean sartu zen lehen egunean, Kataluniako botikek ohiko larunbat batean baino errezeta gutxiago jaso dituzte. Botika batzuetan, gainera, arazo informatikoak izan dituzte eta ezin izan dituzte konpondu.

Aldekoak eta kontrakoakBoi Ruiz Osasun kontseilariak azpimarratu egin du errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzea "erabat legezkoa" dela, eta helburu nagusia botikak ardura gehiagoz kontsumitzea eta osasun baliabideak hobeto erabiltzea dela.

Erabiltzaileen eta pazienteen erakundeak ordainketaren aurka daude, baita botikarien eta erizainen elkargoak. Botikarien eta erizainen arabera, errezetengatik ordaindu beharra sistemaren ekitatearen kontra doa eta oso gaixo daudenak zigortzen ditu.

Katalunian larunbatean hasi dira CatSalut Kataluniako Osasun Zerbitzuak emandako errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzen. Neurria Rajoyren Gobernuak ezarritako koordainketa baino astebete lehenago jarri dute martxan. Tasa berriari esker, Kataluniako Osasun Sailak urtean 100 milioi euro biltzea espero du. Neurri indarrean sartu zen lehen egunean, Kataluniako botikek ohiko larunbat batean baino errezeta gutxiago jaso dituzte. Botika batzuetan, gainera, arazo informatikoak izan dituzte eta ezin izan dituzte konpondu. Aldekoak eta kontrakoakBoi Ruiz Osasun kontseilariak azpimarratu egin du errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzea "erabat legezkoa" dela, eta helburu nagusia botikak ardura gehiagoz kontsumitzea eta osasun baliabideak hobeto erabiltzea dela. Erabiltzaileen eta pazienteen erakundeak ordainketaren aurka daude, baita botikarien eta erizainen elkargoak. Botikarien eta erizainen arabera, errezetengatik ordaindu beharra sistemaren ekitatearen kontra doa eta oso gaixo daudenak zigortzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur Sendagaiak albisteak Farmazien albisteak