Gizartea -
Murrizketen aurka
Asturiaseko, Leongo eta Teruelgo meatzariek martxa beltzari ekin diote
200 meatzari baino gehiagok Madrilerako noranzkoa hartu dute oinez, uztailaren 11n manifestazio batean biltzeko asmoz.
Erredakzioa
Meatzariek ostiral honetan Madrilerako martxa hasi dute ikatzaren laguntzetan izandako murrizketen aurka protestatzeko. Lehenengo pausoak ematen ari zirenean, Jose Manuel Soria Industria ministroak esan du ez dagoela murrizketak aldatzeko asmorik.
Ministroen Kontseiluko departamentuko titularrak adierazpenok egin ditu, ostegun arratsaldean Estatuko Aurrekontu Orokorretan ikatzaren arloan egindako murrizketak leuntzeko aukera zegoen galdetu ostean Parlamentuan. Soriak arrazoitu du bere Departamentuko aurrekontua % 30 jaitsi dela.
Mieres (Asturias), Andorra (Teruel), Villablino eta Bembibre (Leon) herrietako 200 meatzari baino gehiagok euren martxa hasi dute Madrilera uztailaren 11n iristeko asmoarekin, manifestazio batean bat egiteko.
Leongo bi martxetako meatzariak Asturiaskoarekin bilduko dira Madrilerako noranzkoa hartzeko, eta Aragoikoekin bilduko dira horren ostean.