Gizartea -
Gertakaria
63 urteko gizon bat hil da Basaurin, langileekin eztabaidatu eta aldamio batetik erorita
Gertakaria 09:45 aldera jazo da, Jacinto Benavente kalean. Langileetako bat atxilotu dute.
EITB Media
63 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Basaurin (Bizkaia) aldamio batetik erorita, ETBk jakitera eman duenez.
Antza denez, obretan zegoen eraikinean gertatu da ezbeharra, langileekin eztabaidatu ostean. Langileetako bat atxilotu dute.
Ez zen hildakoa aldamioan igotzen zen lehen aldia, langileek ohartarazi baitzioten ez egiteko, arriskutsua zelako.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gizonaren heriotzarekin lotuta.
Gertakaria 09:45 aldera jazo da, Jacinto Benavente kalean, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du biktimaren heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea