Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

"Bai bakarrik da bai" legea Euskadin: 104 epai berrikusi dira eta horietatik 46tan zigorra murriztu da

Sexu askatasuna modu integralean bermatzeko legea indarrean sartu zenetik berrikusi diren epaien balantzea egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiek. Nafarroan, berriz, orain arte berrikusitako zazpi epaietatik bitan baino ez dute erabaki zigorra murriztea.

"Bai bakarrik da bai" legearen araberako epaien berrikusketa. Grafikoa: EITB MEDIA
"Bai bakarrik da bai" legearen araberako epaien berrikusketa. Grafikoa: EITB MEDIA
"Bai bakarrik da bai" legearen araberako epaien berrikusketa. Grafikoa: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urrian "Bai bakarrik da bai" legea indarrean sartu zenetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiek sexu indarkeriarekin lotutako 104 epai berrikusi dituzte, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur goizean zabaldutako datuen arabera. 58 kasutan zigor murrizketak gertatu dira eta 46tan, ordea, ez. Halaber, 5 pertsona espetxetik atera dira.

Gainera, gaur egun beste zazpi epai daude berrikusteko zain.

104 epai horietatik 73 Bizkaian berrikusi dira, 12 Gipuzkoan eta 19 Araban.

Zigor murrizketei dagokienez, 33 Bizkaian zenbatu dira, 11 Araban eta 2 Gipuzkoan. Aitzitik, ez da zigor beherapenik izan 58 kasutan: 40 Bizkaian izan dira, 10 Gipuzkoan eta 8 Araban.

Bestalde, sexu delituengatik ezarritako zazpi sententzia berrikusten ari dira gaur egun: 5 Araban eta 2 Gipuzkoan.

Nafarroan, berriz, orain arte berrikusitako zazpi epaietatik bitan baino ez dute erabaki espetxe zigorra murriztea.

Sexu askatasuna modu integralean bermatzeko legearen harira izandako polemikaren ondotik, Espainiako Gobernua legearen erreforma prestatzen ari da. Gobernu bazkideak ez dira oraindik ados jarri, baina biek uste dute emakumeen onespenak gako izaten jarraitu behar duela eta onartezina dela sexu delituekin lotutako zigorrak arintzea.

Negoziazioak zabalik daude, baina azken orduetan Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak ez du baztertu "Bai bakarrik da bai" legea Unidas Podemosen babesik gabe aldatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba EAE Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Matxismoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Epaiketak argazkiak