Gizartea -

Antropologia

Baieztatu dute Lezetxikin neandertalak egon zirela Erdi eta Goi Paleolitiko garaien artean

Ikertzaileek ondorioztatu dute Lezetxikin atzemandako hortz-aztarna neandertalak "Mendebaldeko Pirinioetan topatutako bakarrak" direla.

Lezetxiki. Artxiboko argazkia: EITB
Lezetxiki. Artxiboko argazkia: EITB
Lezetxiki. Artxiboko argazkia: EITB

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko ikerketa batek baieztatu egin du Lezetxiki kobazuloan (Arrasate) neandertalak izan zirela Erdi eta Goi paleolitiko garaien arteko trantsizio epean. Horren ostean, gizaki modernoek (ikuspuntu anatomikotik) ordezkatu zituzten.

American Journal of Biological Anthropology aldizkarian publikatutako ikerketaren arabera, Lezetxikin atzemandako hortz-aztarna neandertalak "Mendebaldeko Pirinioetan topatutako bakarrak" dira.

Ikerketa Diego Lopez-Onaindia Bordeleko (Frantzia) Unibertsitateko ikerlariak zuzendu du, eta, besteak beste, Alvaro Arrizabalaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlariak ere hartu du parte horretan.

Hortz-aztarnak 1966an egindako indusketetn topatu zituzten, eta hasieran uste zen Mousteriar garaikoak zirela. Orain, baina, ikerketa berri honek erakutsi egin du neandertalenak zirela.

Atzo, espeleologo batzuek salatu zuten AHTren lanek kalteak egin dituztela Lezetxikin, baina Gipuzkoako Aldundiaren Ondare saileko arkeologoak adierazi zuen kobazuloak hainbat kilometrotako galeriak dituela, eta kalte horiek aztarnategitik "oso urrun" daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Arkeologia albisteak Debagoieneko azken ordukoa