Gizartea -
Musukoak
Non jarraitu beharko da maskara nahitaez erabiltzen?
Maskara nahitaezkoa izango da osasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan.
EITB MEDIA
Carolina Darias Osasun ministroak iragarri duenez, otsailaren 7ko Ministroen Kontseiluak garraio publikoan maskarak jartzeko betebeharra kentzea onartuko du, baina osasun-zentro guztietan mantenduko da.
Hori zen covid-19aren pandemiatik geratzen zen azken ezarpenetako bat. Hala ere, erabilera derrigorrezkoa izaten jarraituko du, Alerten Ponentziako adituek gomendatuta, osasun-zentroetan, osasun-zerbitzuetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan.
Ministroak azaldu duenez, pandemiaren "egoera epidemiologikoa Espainian oso egonkorra da adierazle guztietan".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea