Gizartea -

ALGECIRAS

Grande-Marlaskak ikerketaren emaitzei itxarotea eskatu du, Algecirasko erasoa atentatutzat jotzeko

Espainiako Barne ministroak berretsi egin du ikerketak "behar bezala" egiten uztea, eta konfirmatu du hirugarrenik ez dagoela tartean.

Fernando Grande-Marlaska. Argazkia: EFE.
Fernando Grande-Marlaska
Sakristau bat hil eta apaiz bat zauritu du 25 urteko gizon batek Algecirasen

1:25

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak ikerketa amaitu arte itxarotea eskatu du, atzo Algecirasen izandako erasoaren nondik norakoak zehazteko. Hildako bat eta lau zauritu izan ziren erasoan.

"Ustezko egileak okupatutako etxebizitzan sartzeko eta erregistratzeko eginbide bat egin da gaur, eginbide garrantzitsu bat, eta horren garapenak gertakarien izaera, izaera terrorista barne edo erator daitekeen beste edozein izaera zehaztu ahal izango du", esan du Stockholmetik, Europako barne ministroekin bilera informal batean baitago.

Hala ere, Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du ustezko eraso terroristagatik. Ikerketa Instrukzioko 6. zenbakiko Epaitegi Zentralak egin du, hura baitzen guardian zegoena.

Grande-Marlaskak berretsi du ikerketak "behar bezala" egiten utzi behar dela, eta nabarmendu du ikerketa "azkar eta eraginkora" egin dela.

"Ikerketak azkar eta bidezkoa den moduan egiten ari dira, gertakarien ustezko egilea berehala atxilotu zuten, eta horrek erakusten du gure segurtasun-kidegoen profesionaltasun eta eraginkortasun maila", azaldu du, eta errepikatu du ez dagoela hirugarrenik tartean.

Grande-Marlaskak "elkartasun osoa" agertu die hildakoaren eta zaurituen familiei, baita Algecirasko herritarrei ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak