Gizartea -

Memoria historikoa

Maria, Lucia eta Julia: gerratik ihesean, Belgikak beso zabalik hartutako hiru ahizpa bilbotarrak

1937ko ekainean, 14 urteko Maria, 12 urteko Lucia eta 7 urteko Julia ahizpek Bilbo utzi zuten Santanderrera zihoan azken trenetako batean. Haiek ez zekiten, baina azken helmuga Belgika izango zen. Hamarkadak pasata ere, harreman handia izan zuten harrerako familiarekin.

Julia, ahizpa txikiaren irudia. Argazkia: Linteerreko Tokiko Historia Elkartea (Belgika)
Julia, ahizpa txikiaren irudia. Argazkia: Linteerreko Tokiko Historia Elkartea (Belgika)
Julia, ahizpa txikiaren irudia. Argazkia: Linteerreko Tokiko Historia Elkartea (Belgika)

EFE | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1937ko ekainean, Bilbo frankisten esku geratzeko zorian zegoela, 14 urteko Maria, 12 urteko Lucia eta 7 urteko Julia ahizpek Bilbo utzi zuten Santanderrera zihoan azken trenetako batean, garai hartako beste haur askok bezala. Haiek ez zekiten, baina azken helmuga Belgika izango zen. Bi urte igaro behar izan ziren gurasoak berriro ikusteko.

Denbora horren bitartean, harrera ikaragarria egin zieten Belgikako Flandrian, eta bidaiari eta han igarotako urteei buruzko ikerketa zabala egin du Lisette Wouters ikerlari belgiarrak. Linteer hiriak hartutako ume errefuxiatuen gaineko lana argitaratu du, eta ahizpa bilbotarren istorioa jaso du bertan.

Woutersek garai horretako dokumentazio anitza bildu du, tartean, Belgikako Justizia Ministerioaren ziurtagiriak, ahizpen aldi baterako egonaldien bisaduak eta argazkiak. Ahizpek euren oinordekoei helarazitakoen arabera, Belgikako familiek "harrera itzela" egin zieten, eta oso pozik bizi ziren bi urte horietan. Gerra bukatuta, pena handiz utzi zuten Belgika eta etxera itzuli ziren. Hamarkadak pasata ere, harreman handia izan zuten harrerako familiarekin (egun, hiru ahizpak hilik daude).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Belgika argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Frankismoa Umeak Memoria Historikoa Errefuxiatuak