Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Uholde arriskua, San Sebastian bezpera eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Auritz, atzo. Argazkia: EFE
Auritz, atzo
Auritz, atzo. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Uholde arriskua: Elur arriskua atzean utzi, eta euri jasak izango dira protagonista gaur. 09:00ak arte elurragatik alertapean jarraituko du EAEk. Nafarroan (Erribera kenduta) 18:00ak arte egongo da indarrean.

- San Sebastian bezpera: Donostiako eta Azpeitiko kaleak, besteak beste, danbor hotsez beteko dira, eta EITBko hedabideak horren lekuko izango dira. Ostegun gauean, 22:30ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en "Danborrada Gaua" saio berezia, Nerea Aliasek eta Egoitz Txurrukak aurkeztuta.

- Indarkeria matxistaren kontrako protokoloa: Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko akordioa berrituko dute EAEko erakundeek. Lehendakaritzan egingo da ekitaldia, 10:30ean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza berriak Eguraldia Gizartea albisteak Genero indarkeriaren biktimak Elurra albisteak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Uholdeak bideoak