Gizartea -
BILAKETA
28 urteko emakume bat desagertu da Pasaian
Joan den asteazkenetik, urtarrilak 4tik, ez dute haren berririk. Frantzian egon daitekeela uste du Ertzaintzak.
ETB MEDIA
28 urteko emakume bat desagertuta dago Pasaian duela astebetetik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur eman badu ere haren desagerketaren berri, urtarrilaren 4tik ez dute haren arrastorik. Mouchira Mokhtari du izena, eta azkenekoz ikusi zutenean, beroki berde bat zeraman soinean.
Emakumearen hainbat ezaugarri zabaldu ditu Ertzaintzak, bilaketan lagungarri izan daitezkeelakoan: 1,62-1,70 metro altu da, 61-70 kilo pisatzen ditu, ile beltza du eta begi marroiak.
Ikertzaileek uste dute Frantzian egon daitekeela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea