Gizartea -
Unibertsitatea
Euskal ikasleek selektibitatea gainditu dute
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen % 97k gainditu dute; Nafarroan, % 94,23k gainditu dute.
Erredakzioa
EAEko ikasleen % 97k gainditu dute unibertsitatera sartzeko proba. Azterketetara aurkeztu ziren 8.397 ikasleetatik 8.150ek gainditu dute.
Lurraldez lurralde, Araban aurkeztu ziren 1.158 ikasleetatik 1.128k gainditu dute (% 97,41); Bizkaian, 4.090etik 3.926k gainditu dute (% 95,99); Gipuzkoan, 3.149 ikasleetatik 3.096k gainditu dute (% 98,32). Hizkuntzari dagokionez, 5.187 ikaslek egin dute euskaraz selektibitatea, eta % 98,61ek gainditu dute; gaztelaniaz, berriz, 3.200 ikaslek egin dute, eta % 94,84k gainditu.
Nafarroa
Bestalde, Nafarroan, ikasleen % 94,23k gainditu dute selektibitatea lehenengo deialdian, Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratu dituen datuen arabera. Aurkeztu diren 2.460 ikasleetatik 2.318k gainditu dute proba.
Hizkuntza ereduei dagokienez, G eta A ereduetan ikasi duten 1.898 ikasle aurkeztu dira probara, eta 1.778k gainditu dute (% 93,68). D ereduan (euskaraz) ikasi dutenen artean, berriz, 562 ikasleetatik 540k gainditu dute (% 96,09).