Gizartea -

GERTAKERAIA

Portugaleten itsasadarrean hilda agertutako emakumearen heriotza ikertzen ari dira

40 bat urteko emakumearen gorpua larunbat goizean agertu zen ur gainean, Bizkaiko Zubitik gertu. Gertakari horren ingurukoak argitzeko, ikerketa abiatu dute Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarlanean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleten, itsasadarrean, joan den larunbatean hilda agertutako emakumearen heriotza ikertzen ari dira Ertzaintza eta Guardia Zibila. Larunbat goizean agertu zen gorpua ur gainean, Bizkaiko Zubitik gertu.

Erreskatatu ondoren, Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko.

Gaur El Correo egunkariak zabaldu duenez, ez dute baztertzen hilketa bat izatea. Iturri horren arabera, laupabost egun zeramatzan gorpuak uretan.

Iturri berdinaren arabera, autopsiak argitu du asfixiaz hil zela, eta bi pisu zeramatzala gerrira lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Portugalete berriak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea