Gizartea -
DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Errenterian desagertutako 84 urteko gizonaren bilaketa eten dute argi faltagatik
Gizonak 1,60 bat metro ditu luze, eta gorpuzkera normala du. Herri inguruetan ari dira haren bila, izan ere, maiz ibiltzen da Kaputxinoak inguruan, bertako hilerrian eta Masti-Loidi industrialdean.
AGENTZIAK | EITB Media
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek amaitutzat eman dute joan den ostegunean Errenterian desagertutako 84 urteko gizonaren bilaketa, argi faltagatik. Litekeena da bilaketa lanak berriro hastea astearte goizeko lehen orduan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean ekin diote berriro bilaketari, azken egunetako operatiboek emaitza positiborik eman ez dutelako. Informazio berririk izanez gero, herritarrek 112 larrialdietako telefonora deitu dezakete.
Gizona errenteriarra da, 1,60 bat metro ditu luze, eta gorpuzkera normala du. Errenteria inguruan ari dira haren bila, izan ere, maiz ibiltzen da Kaputxinoak inguruan, bertako hilerrian eta Masti-Loidi industrialdean.