Gizartea -

alerta meteorologikoak

Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, haize bortitzagatik

Euskalmetek jasotako datuen arabera, haize boladek 123 km/h gainditu zituzten atzo Matxitxako lurmuturrean, Bermeon, eta 103 km/h, berriz, Zugaztietan, Trapagaranen.

Haizeak bortizki joko du datozen egunetan. Artxiboko argazkia: EFE
Haizeak bortizki joko du datozen egunetan. Artxiboko argazkia: EFE
Haizeak bortizki joko du datozen egunetan. Artxiboko argazkia: EFE

agenziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiari eutsiko dio gaur, astelehena, haize bolada bortitzak direla eta; Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki, 100 km/h-ak gaindituko dituzte eta.

Abisu horia egun osoan zehar egongo da aktibo haizeguneetan, eta 100 km/h inguruko haize boladek jarraitu egingo dute Bizkaiko mendebaldean eta Gipuzkoako ekialdean.

Haizerik gabeko guneetan, 15:00etan amaituko da abisua, eta ordu horretara artea haizeak 80 km/h-ko indarrarekin joko du, baita Bizkaiko hegoaldean eta Gipuzkoako ekialdean ere, eta 30 eta 60 km/h artean Araban.

Euskalmetek jasotako datuen arabera, haize boladek 123 km/h gainditu zituzten atzo Matxitxako lurmuturrean, Bermeon, eta 103 km/h, berriz, Zugaztietan, Trapagaranen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Gaurko titularrak Albisteak