Gizartea -

Desagertutako pertsonak

Errenterian desagertu den 84 urteko gizon baten bila ari dira

Gipuzkoako herri horretako inguruetan ari dira haren bila. Atzo ikusi zuten azkenekoz. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu eta burusoila da. Litekeena da jaka ilun bat (beltza edo berdea) eta zapata dotoreak eramatea jantzita.

Etxetik falta den gizonaren argazkia, Ertzaintzak zabaldutakoa.
Etxetik falta den gizonaren argazkia.
Etxetik falta den gizonaren argazkia, Ertzaintzak zabaldutakoa.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Larrialdi Zerbitzuak atzotik Errenterian (Gipuzkoa) desagertuta dagoen 84 urteko gizonezko baten bila ari dira, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. 

Gizona errenteriarra da, eta herri inguruetan ari dira haren bila, izan ere, maiz ibiltzen da Kaputxinoak inguruan, bertako hilerrian eta Masti-Loidi industrialdean.

Segurtasun Sailak emandako deskribapenaren arabera, 1,60 bat metro ditu luze eta gorpuzkera normala du. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu, eta burusoila da. Litekeena da jaka ilun bat (beltza edo berdea) eta zapata dotoreak eramatea jantzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Errenteria bideoak Desagertutako pertsonak