Gizartea -

bai bakarrik da bai legea

Gasteizen sexu abusuak egiteagatik zigortutako gizon bati erdira murriztu diote kondena

Bederatzi urteko zigorra izatetik, lau urte eta erdiko espetxe zigorra izatera pasa da akusatua "Bai bakarrik da bai" legea ezarri ostean. 2019ko abenduan zigortu zuten bost sexu abusu leporatuta.

Gasteizko Justizia Jauregia. EITB Mediaren artxibotik hartutako argazkia.
Gasteizko Justizia Jauregia. EITB Mediaren artxibotik hartutako argazkia.
Gasteizko Justizia Jauregia. EITB Mediaren artxibotik hartutako argazkia.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak bederatzi urte eta erditik lau urte eta erdira murriztu dio espetxe zigorra gizon bati, "Bai bakarrik da bai" legea ezarri ostean, 2019ko abenduaren 22an Gasteizko izotz-pista batean irristaketan ari ziren 16 urtetik beherako lau neskatori eta adinez nagusia zen beste bati ukituak egiteagatik zigortu ondotik.

Legearen erreformaren aurretik, bi urteko espetxe zigorra ezartzen zen adingabeei egindako abusuengatik, eta urtebetekoa, adin nagusikoei egindako abusuengatik. Aitzitik, lege berriak aukera ematen du larritasun txikiagoko kasuetan "zigorra gradu bat jaisteko". Hori dela eta, Gorenak gutxieneko zigorra ezarri dio kondenatuari, "legedi berria onuragarriagoa zaiolako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Sexu erasoak