Gizartea -

BIZKAIA

Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga trafikoaren eta kapital zuritzearen aurkako operazio batean

Gainera, dozena erdi pertsona ikertzen ari dira auziarekin lotura dutelakoan. Guardia Zibilak hainbat etxebizitza miatu ditu Bilbon eta Getxon.

Droga trafikoaren aurkako operazioa Bilbon eta Getxon. Argazkia: EFE
Droga trafikoaren aurkako operazioa Bilbon eta Getxon
Droga trafikoaren aurkako operazioa Bilbon eta Getxon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu gaur Bizkaian droga trafikoaren eta kapital zuritzearen aurkako operazio batean. Halaber, hainbat etxebizitza miatu ditu Bilbon eta Getxon.

Ikerketaren gertuko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez, taldeko buruzagia atxilotuen artean dago. Guardia Zibilak itsasontzi bat, 200.000 euro eta hainbat arma konfiskatu ditu.

Polizia operazioak zabalik jarraitzen du, eta sumarioa sekretupean dago. Atxilotutako lau pertsonez gain, beste dozena erdi lagun ikertzen ari dira auziarekin lotura dutelakoan.

Bilboko Trenbide etorbideko etxebizitzetan eta Getxon, Zugazarte pasealekuan eta kirol portuan, egin dituzte miaketak.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak polizia operazioa baieztatu du, baina ez du xehetasun gehiagorik eman kasua sekretupean dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Getxo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Delituak albisteak Drogak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak