Gizartea -

Trafikoa

N-1eko irteera eta sarrera batzuk itxiko dituzte Idiazabalen errepidea konpontzeko

Donostiarantz 416-1-S eta Gasteizerantz 416-2-S irteerak eta 416-2-E sarrera, Gasteizerantz, itxita egongo dira 22:30etik 06:00etara.

Errepidea. Argazkia: EITB
Errepidea. Argazkia: EITB
Errepidea. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idiazabaleko N-1 autobideko 416 lotura itxita egongo da gaurko 22:30etik biharko 06:00etara errepidea konpontzeko lanengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez.

Donostiarantz 416-1-S eta Gasteizerantz 416-2-S irteerak eta 416-2-E sarrera Gasteizerantz itxita egongo dira 22:30etik 06:00etara.

Gasteizko norantzan doazen ibilgailuek Idiazabalen, Mutiloan, Seguran, Zerainen edo Zegaman sartu nahi badute, hurrengo irteera hartu beharko dute (N-1-412). Donostiako norantzan, berriz, aurrekoa hartu beharko dute, N-1-412a, edo 417-An atera, Olaberrian. Seinaleak egongo dira argibideekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak N-1 Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Goierri azken ordukoa