Gizartea -

Genero indarkeria

Bilbon indarkeria matxistaren biktima diren adineko emakumeak detektatzeko eta laguntzeko gida

Astearte honetan Emakundek genero biolentzia mota horren inguruko gida aurkeztu du. Gida hori Suspergintza erakundea eta Emakunderen arteko elkarlanaren emaitza da, eta EDE fundazioak ere parte hartu du.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakundek, Suspergintza elkartearekin elkarlanean, adineko emakumeen indarkeria hautemateko gida aurkeztu du. Biktima diren emakumeak nola lagundu ere adierazten da txostenean.

Astearte honetan aurkeztutako gida pertsona helduei zuzenduta dago, eta horiek sufritzen dituzten erasoez konturaraztea da horren helburu nagusia. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak adineko emakumeen aurkako indarkeriaren berezitasunak gogorarazi nahi dizkigu.

Elgarrestak gidaren jatorria emakumeek lehenagotik zuten egoeran dagoela adierazi du: "garai batean, lan egiteko, kontu korronte bat irekitzeko edo atzerrira joateko, senarrei baimena eskatu behar izan zieten". Garai bateko arazo pertsonala zena, gaur egun, arazo sozial bilakatu da.

Emakundek gidaren garrantzia eta biolentzia mota horrek adinarekin daukan zerikusia azpimarratu du. Zuzendariak azken urteetan erakundeak adineko emakumeekin eta horien ikusgarritasunarekin egin duten lanaren garrantzia azaldu du, "2020az geroztik, ahaleginak egin dira adineko emakumeak ikusarazteko, haien ahalduntzea bultzatzeko, eta haiekin lan egiteko gakoak ezagutzeko".

2020an "adineko emakumeekin lan egiteko gakoak" lana sortu zuten emakumeen etxeekin lankidetzan. Azken bi urte urteetan azaroaren 25ean Emakundek egin dituen kanpainek adineko emakumeek jasaten duten ezkutuko indarkerian oinarritu dira, eta Jabetuz formakuntza-programan, mota horretako indarkerien modulu monografiko bat gehitu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Emakunde Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak