Gizartea -
BASURTUKO BAHIKETA
Basurtun lapurtutako jaioberriaren aitak bahitzailearentzako urruntze agindua eskatu du
Orain, epaileak 36 orduko epea izango du babes aginduren bat onartu ala ez erabakitzeko. Bahiketagatik atxilotutako emakumea behin-behinean aske dago, aparteko neurririk gabe.
EITB MEDIA
Iragan astean Basurtuko ospitalean bahitutako jaioberriaren aitak bahitzailearekiko urruntze agindua aurkeztu du Durangoko epaitegian.
Pedro Castrok, Aimarren aitak, gaur goizean egin du babes eskaera. Orain, epaileak 36 orduko epea izango du erabakitzeko. Urruntze agindua ezarri dezake edo, kontrara, neurririk ez hartu.
Epaileak, asteburuan, bahiketagatik atxilotutako 24 urteko emakumea behin-behinean aske utzi zuen aparteko neurririk gabe.
Haurraren gurasoek ez dute uste emakumea hurbilduko zaienik, baina eskaera eginda lasaiago gelditu direla nabarmendu dute.