Gizartea -
Indarkeria matxista
Astelehenean Irunen sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako 28 urteko gaztea espetxeratu dute
Biktimak salaketa jarri zuen astelehenean herriko ertzain etxean bikotekide ohiaren aurka, sexu erasoa, bizilekua bortxatzea eta babes agindua urratzea egotzita.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen astelehenean Irunen (Gipuzkoa) emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, eta gaur espetxeratu dute, epailearen aginduz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iturri horren arabera, biktimak salaketa jarri zuen astelehenean herriko ertzain etxean bikotekide ohiaren aurka, sexu erasoa, bizilekua bortxatzea eta bere alde zuen babes agindua urratzea egotzita.
Ertzaintzak egun horretan bertan atxilotu zuen erasoaren ustezko egilea, 28 urteko gizon bat. Gaur utzi dute epailearen esku, eta hark espetxeratzeko agindua eman du.