Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

24 urteko gazte bat hil da Donibane Lohizunen, zirkulazio istripu batean

23 eta 25 urteko bi pertsona ospitalera eraman dituzte egoera larrian. Autoritateek ikerketa bat hasi dute gertatutakoa argitze aldera.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko gazte bat hil da igande honetan Donibane Lohizunen izandako trafiko istripu batean, Frantziako hedabideek jakinarazi dutenez.

Autoan hiru lagun zeuden, eta erreskate-taldeek barrutik atera behar izan dituzte. 23 eta 25 urteko bi pertsona egoera larrian daude Baionako ospitale batean. Hirugarren biktima hil egin da istripuaren lekuan.

Autoritateek ikerketa martxan jarri dute gertatutakoa argitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lapurdi