Gizartea -
Eliza katolikoa
Ur bedeinkatua eta bakearen agurra bueltatuko dira Bizkaiko elizetara
Bilboko Elizbarrutiko Gotzain Kontseiluak dei egin du “normaltasuna berreskuratzeko” covid-19aren kontrako neurriak kendu ondoren, baina prebentzio gomendio batzuk mantentzeko eskatu du, hala nola eraikinen barnealdeen aireztapena.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilboko Elizbarrutiko Gotzain Kontseiluak ur bedeinkatua eta bakearen agurra berreskuratu ditu Bizkaiko elizetan, eta "elkarrekintzaren normaltasuna berreskuratzeko" dei egin du, covid-19aren aurkako neurriak indargabetu ondoren.
Gotzain Kontseiluak Elizbarrutiari bidalitako oharrean, dena den, prebentzio gomendioei eusteko eskatu du, hala nola barnealdeko espazioen aireztapena eta eskuetako higiene erregularra.
Halaber, oharrak argitzen du apaizek gel hidroalkoholikoa erabiliko dutela ostia banatu aurretik eta ondoren. Piletako ur bedeinkatuari dagokionez, aldizka berrituko dute.