Gizartea -

bizkaia

Bi pertsona atxilotu dituzte Erandion, diskoteka baten inguruetan lapurreta egiteagatik

Bi gazteri piper-gasa botatzea eta eraso egitea egotzi diete 18 eta 20 urteko atxilotuei, ondoren lapurreta egiteko.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 18 eta 20 urteko bi gazte atxilotu ditu larunbat goizaldean Erandioko diskoteka bateko inguruetan, beste bi gazteri piper-gasa botatzea eta eraso egitea leporatuta, ondoren lapurtzeko.

Goizaldeko 03:30ak aldera izan da lapurreta. Patruila batek egiaztatu ahal izan duenez, hiru gazte ziren biktimak. Antza, lekuan bertan gerturatu zaizkie bi pertsona horiek, eta bultzaka hasi zaizkie, piper-gasa botatzen zieten bitartean.

Azaldu dutenez, horietako bik ihes egitea lortu dute, erasotzaileek laguna kolpatzen jarraitzen zuten bitartean. Azkenean, lepoan zeraman katea, sakelakoa eta diruzorroa lapurtzea lortu dute.

Beranduxeago, susmagarrien ezaugarriekin bat zetozen bi pertsona aurkitu dituzte agenteek inguruetan, eta identifikatu eta atxilotu egin dituzte. Biek ala biek dituzte aurrekari polizialak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Erandio berriak Euskal hiriburuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea